🕹️ Super Mario Bros. Euskaraz

Super Mario Bros. 2 jokoarekin ez nuen nahikoa izan eta lehenengo bertsioa itzultzeari ekin diot. Jokoa oso famatua denez itzulpena egiteko tresna ugari topatu ditut eta egia ezan, asko lagundu dit itzulpen prozesuan. Bestalde, euskarazko itzulpenak ingelesez baino karaktere gehiago izan dituenez, magia pixka bat egin behar izan dut hitz luzeak jokoan sartzeko. Uzte dut nahiko ondo geratu dela, bestela badakizue, jaitsi itzulpena hurrengo estekatik eta zerbait gaizki edo arraroa ikusten baduzue nirekin kontaktuan jarri zaitezkete Twitter bitartez.

Super Mario Bros. Euskarazko itzulpen fitxategia

Super Mario Bros. Euskaraz

Euskarazko beste itzulpen batzuk topa ditzakezu nire GitHub biltegian.