🕹️ Super Mario Bros. 2 Euskaraz

Aspalditik ezagutzen dut ROM-Hacking mundua. Mugimendu honi esker, ulertzen ez nituen hizkuntzetan eginiko jokoetan jolasteko aukera izan dut. Komunitateak eginiko itzulpen ugari topatu ditzakegu eta Euskara hauetariko bat izateko gogoarekin, txikitan jolasten nuen joko baten itzulpen pertsonala egitea pentsatu dut, Nintendo NES delako kontsolaren Super Mario Bros. 2 jokoaren itzulpena.

Prozesua uste baino zailagoa izan da, Kontzeptu berri asko ikasi behar izan ditut eta froga asko egin ere bilatzen nuena lortu arte. Baina azkenean jokoaren itzulpena egitea lortu dut.

Super Mario Bros. 2 Euskaraz

Hurrengo estekan dauzkazue beharrezkoak dituzuen itzulpen fitxategi eta jarraitu beharrezko pausoak:

Super Mario Bros. 2 Euskarazko Itzulpena

Euskarazko beste itzulpen batzuk topa ditzakezu nire GitHub biltegian.

Arazoren bat badaukazu edo galderaren bat egitea nahi badidazue, nirekin kontaktuan jarri zaitezkete Twitter bitartez.